UTZI PAKIAN!!!!
Nahiko da!! Gurekin Jai.ko kideok nazkatuta eta zorabiatuta gaude azkenaldian indar polizialen eta Audientzi Nazionaleko epaile ezberdinen aldetik jasaten ari garen jazarpenarekin!!!!
Memoria eginez…
1. Ekainak 26. Aurtengo Pelayosanetako festetan, Ertzaintzak, 20:00 inguruan sakabanaketaron kontrako eta presoen argazkiak zituen pankarta kendu zuen txosna batetik. Momentu horretan, bertan zeuden zenbait lagun identifikatu zituen.
2. Pelayosan ondorena. Gurekin Jai.ko kide bati “terrorismoaren gorazarrearen” akusaziopean diligentziak irikitzen zizkiotela jakinarazi zitzaion.
3. Urriak 5. Gurekin Jai-ko kide hau Audientzia Nazionalera inputatu gisa deklaratzera deitua izan zen.
4. Urriak 28. Pelayosan-etan turnoa egiten ari zela identifikatu zuten beste lagun bat Audientzia Nazionalera deitu zuten deklaratzera testigu gisa.
5. Azaroak 4. Gurekin Jai-ko beste 3 kide Audientzia Nazionalera inputatu gisa deklaratzera deituak izan dira “terrorismoaren gorazarrearen” akusaziopean.
6. TA ZE GEYO????
Urrats hauetako bakoitzak urduritu gaitu, gure eguneroko lanean oztopo eta traba garbiak dira. Ondorioz Gurekin Jaiko jardueraren kontrako erasoen aurrean EZEZKO irmoa adierazi nahi dugu.
Eraso hauek (Euskal Herriko txoko anitzetan gertatu diren moduan), Gurekin Jaien oinarrian dugun elkartasunaren aurkako erasoak dira. Herritik urrun dauden herritarrenganako elkartasuna ez baita delitua. Espainiar gobernua, preso eta iheslarienganako elkartasun adierazpen oro kriminalizatu nahian ari da, baina agerikoa da ez dutela elkartasun hau suntsitzea lortu ez eta lortuko ere! Jai duzue Gurekin!!
Beste behin ere, gure babesa, indarra eta ELKARTASUNA adierazi nahi diegu ostiral honetan Audientzi Nazionalera deklaratzera deitu dituzten Gurekin Jaiko kideei. Gurekin Jai-k, elkartasun hau adierazteko autobus bat antolatu du ostiralerako (goizeko 4:30 aterako da Eguzki aurretik). Jaiak pakean eta lasaitasunez antolatzeko eta sinisten ditugun aldarrikapenak gauzatzeko eskubidea dugu, horregatik eskubide honekin bat egiten duzuen guztiok gonbidatzen zaituztegu eraso hauek salatzera eta ELKARTASUN eskubidea defendatzera. Beraz, animatu hemendik aurrera egingo diren salaketa-deialdietan parte hartzera eta bereziki jai geroz eta koloretsuagoak antolatzera!!!
2011ko Azaroaren 2an,
Gurekin Jai.
ELKARTASUNA BERRIZ ERE OZTOPATUA!
GUREKIN JAIKO KIDE BATI AUZITEGI NAZIONALERA DEI EGIN DIOTE ADIERAZPENA HARTZERA
Gurekin Jai festa batzordeak, urteak daramatza Zarauzko jaietan herritar ororentzat jaiak antolatzen. Horretarako auzolana eta elkartasuna ditugu oinarrizko balio. Hain zuzen ere, sistema kapitalista patriarkalak indartzen dituen balio sistematik, lan formatik, hau da, indibidualismotik, konpetitibitatetik, kontsumo basatitik… kanpo lan egitea dugu helburu.
Aurten ere bide honetan antolatu ditugu San Pelaio festak eta Euskal Jaiak. Urtero bezala festa eta giro ona aldarrikapenarekin uztartuz egitarau aberatsa aurrera atera dugu. Eskuz eskuz lanean aritu gara hainbat eta hainbat herritarrekin, Arraio irratiko lagunekin, gazte independentistekin, arraun elkartekoakin, feministekin, eta preso eta iheslarien elkartasunaren aldeko herritarrekin. Pixkanaka antolaketan geroz eta talde eta herritar gehiagok parte hartuz eta orduan eta festa koloretsuagoak antolatuz ari gara lanean.
Gure ahalegin, ilusio eta lana oztopatua da ordea etengabe indar polizialen eskutik. Honela muntai eta desmuntai egunetan inguruan izan ditugu poliziak agerian ala ezkutuago batzuetan, San Pelaio jaietan bertan egitarauaren erdi-erdian txosna gunera etorri eta jarrera harroputzez giro txarra eta ondoeza sortu zuten, etengabeko presioa eta probokazio giroa eraginez. Hau nahikoa ez balitz azken asteetan jakin izan dugun moduan, Gurekin Jaiko kide bat Audientzi Nazionalera deitu dute deklaratzera “terrorismoaren gorazarrea” egitea leporatuta.
Haserre eta amorratuta gaude eraso berri honen aurrean. Euskal Herriko txoko anitzetan gertatu den moduan, Gurekin Jaien oinarrian dugun elkartasunaren aurkako beste urrats bat gehiago baita. Herritik urrun dauden herritarrenganako elkartasuna ez baita delitua. Espainiar gobernua, preso eta iheslarienganako elkartasun adierazpen oro kriminalizatu nahian ari dira, baina agerikoa da ez dutela elkartasun hau suntsitzea lortu ez eta lortuko ere!
Beraz, gure babesa, indarra eta ELKARTASUNA adierazi nahi diogu asteazken honetan Audientzi Nazionalera deklaratzera deitu duten Gurekin Jaiko kideari. Gurekin Jaiek berriz ere konpromiso irmoa hartzen du eraso konstante hauen aurrean, sinesten dugun balio eta aldarrikapenak defendatzeko. Hemendik aurrera ere festa parte hartzaileak, parekideak eta aldarrikatzaileak antolatzen jarraituko dugu. Eta ozen esan nahi dugu eraso hauek etetea eta jaiak pakean eta lasaitasunez igarotzea gure eskubidea dela!
2011ko Urriaren 3an,
Gurekin Jai.
Gurekin Jai-ren prentsa oharra
Iritsi zaigu iraila eta honekin batera euskal astea ere. Urtero bezala Gurekin Jai-k egitarau parte hartzailea osatu nahi izan du ostiraleko egun handirako. Aurten ere txosnak Arrona zaharreko parkinean izango ditugu eta eguerdiko 12tan irekiko dira. Bertan ordubiak aldera karroza lehiaketa izango dugu, herriko gazte eta helduek beraiek apaindutako karroak gerturatu eta desfile baten ondoren sari banaketa izango delarik. Ondoren gaztetxean egingo dugu bazkaria, bertan jan nahi duen orok izena eman dezala gaztetxean bertan. 7etan manifestazioa burutuko dugu musika plazatik txosnagunera “Gazteok independentzia eta sozialismoa” lemapean. Eguna ondo amaitzeko erromeri aparta izango dugu goizalderarte “Ingo al deu” taldearen eskutik, beraz badakizue Euskal Jai herrikoi parekide eta parte hartzaileaz gozatu nahi ezkero etorri txosnagunera.
Kontuan izan behar dugu dena ez dela festa izan azken egun hauetan. Aurten ere oztopo batzuk izan ditu eta hauek ezin ditugu salatu gabe utzi. Lehenik eta behin gure egitaraua aditzera emateko egin genuen kartelak hormetatik kenduak izan dira bertan izar bat eta Eduardo Chillidaren logotipo aski ezagun bat (amnistiarena) agertzen zirelako. Bi logotipo hauek ilegalak direla argudiatuz kartel gehiago ez jartzeko gomendioa jaso genuen edota bi marrazkiak tapatuta jartzeko. Gure ustez bi logo hauek guztiz zilegiak dira edozein karteletan agertzeko, eraso honen aurrean Gurekin Jai-k erabaki du karteletan agertzen diren beste logotipoak ere ezabatzea, ez baitugu onartzen bi marrazki horien ilegaltasuna. Bestetik ostiralean, txosnen irekiera egunean, estenatokian jarri zen pankartak ere amnistiaren marrazkia zeraman. Autoritateak ez zuen denbora asko behar izan dei bat egiteko, pankarta hori guk kendu ezean beraiek etorriko zirela esanaz. Istilurik ez gertatzeko guk jetsi genuen pankarta eta tapatu egin genuen. Gau bertan ere ertzainen autoa txosnagunera sartu zen bertakoen festagiroa zapuztuz. Astelehenean Patxwork-a zabaldu genuen lehortu asmoz, jakina da bertan agertzen diren argazkiak debekatuak izan direla baina tela zati hau zabaldu orduko berriz ere agertu ziren poliziak. Beste behin ere poliziaren presentzia itogarria izan da txosnagunean jasan ezina bilakatzeraino, edozein txikikeria nahikoa dute bertara gerturatu eta festa hauek antolatzen ari garenoi probokatzeko. Lerro hauen bitartez ozen salatu nahi ditugu gertaera hauek festak lasai eta patxadaz igarotzea nahi ditugu baina honelako errepresioarekin ezin dugu jarraitu. Ez dugu pelaiosanetako tentsio uneak errepikatzerik nahi, ez eta kaletik doazenak identifikatzea ere, festaz gozatu nahi dugu gure aldarrikapenekin eta hemen ez ditugunak bertan izango bagenitu bezala sentitu debeku guztien gainetik.
Azkenik aurten lau txosna izango ditugula gogoratu nahi dugu, Gurekin Jai-en beste talde bat sartu zaigulako Zarauzko Arraun Elkartea hain zuzen. Oso garrantzitsua iruditzen zaigu ZAEk egin duen apustua, egoera ekonomikoak bultzatua herriko festetan parte hartze aktiboa izatera animatu da bertan egindako lanarekin zuloren bat estaltzeko asmoz. Honek argi erakusten du beste behin ere Gurekin Jai guztiz irekia dagoela beste edozein kirol talde, aisialdi talde edota gizarte eragileri. Denon artean jaiak herrikoiak , parekideak eta parte hartzaileak izaten jarraitzeko bidean ez izan erreparorik eta animatu zaitezte Gurekin Jai-en sartu eta festak antolatzen laguntzera.
Gurekin Jai
EUSKAL JAIAk 2011
BADATOZ EUSKAL JAIAK!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Jantzi pololoak eta zatoz festaz gozatzeraaaaaaa!!!!!!
Ekainak 12ko PATXWORKa, “JOSI” Gurekin Jai
Mila esker Gurekin Jai “JOSI” zenuten guztioi! ZORAGARRIYAK ZEATE!!!!
PATXWORK-a OSTIRALEAN, txoznen IREKIERAN aurkeztuko da!!!!
Bilatuko ote duzu zure tela zatia? ZATOZ TXOZNETA!
Bitartean…
PELAYOSANAK 2011
BADATOZ PELAYOSANAK!!!!!!!!!!
Ekainak 24, 25, 26 eta 27an EGITARAU IZUGARRIYA TXOZNAGUNEAN!!!!!!!!
Paella Lehiaketa, Balsa Karrera, Zarauzko taldeen kontzertuak, Presoen aldeko bazkaria, tortila erraldoia, les-gay eguna, gaupaseroak…
Aurten MALEKOIAN txoznak, DUKE ENEA parean!!!!! Itsasoko freskotasunetik gertu! jeje!





